Energia behar dugu, energia berriztagarria, elektrizitatea, argindarra...
Energia ona behar dugula esango genuke guk, eta daukagun energiari probetxua ateratzen jakitea ere bai.
Asteburuan sentitu dugu hori, bezperan sortu zen txinparta, eta auzo indarrak herri indarrarekin bat eginik sekulako giroa sortu zen Sañoako egunean.
Zenbat jende etorri zen? Eta zer axola dio horrek? Ez gara zenbaki bat, energia gara. Dibertsitatea da aberastasuna, aniztasuna zenbaki soila da (auzotar batek erakutsi digu duela gutxi).
Guk borrokan jarraitzeko indarra hartu genuen, borrokan jarraituko dugu bakean utzi arte!
Eskerrak bideari eta bidelagun zareten guztioi!