Zein abantaila ditu Gukakideak?

Erredakzioa 2024ko mai. 15a, 08:51

Orain arte izandako abantailez gain, beste zenbait abantailaz gozatzen hasteko aukera izango dute bazkideek. Batzuk dagoeneko martxan daude, besteren bat, ordea, udara bitartean jarriko dugu martxan.

Gukakide izatean, Guka proiektua indartzen laguntzen duzu. Egungo erronkei aurre egin ahal izateko eta tokiko hedabide profesionalak izateko, herritarren eta eragileen babesa eta atxikimendua beharrezkoak ditugu. Komunitate zabala eraikitzen jarraitu nahi dugu, gure alea jarri euskararen normalizaziorako bidean eta herrigintza sustatu ahal dugun neurrian.

Honako hauek dira bazkide izateagatik jasoko dituzun abantaila nagusiak.

  • Papereko argitalpenak etxean edo zure saltokian nahiz lantokian jasoko dituzu, Gukakide digitalak izan ezik.
  • Papereko argitalpenak digitalki eskuragarri izango dituzu.
  • Guka aplikazioan bazkideentzako txokoa erabilgarri izango duzu.
  • Gure zozketetan parte hartu ahalko duzu.
  • Guka ekitaldietan parte hartzeko aukera izango duzu.
  • Deskontu sareaz baliatu ahal izango zara.
  • Argazkiak eta bideoak deskargatu ahal izango dituzu.

Gukakide babeslea bazara:

  • Komunikazio eta marketin zerbitzuetan %10eko deskontua izango duzu.
  • Aterpe, merkatarien erakusleiho digitalean, zure saltokia eta eskaintza bereziak argitaratu ahalko dituzu.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide