Erniarraitz bertsozale elkarteak bertso bazkaria antolatu du ekainaren 15erako

Aitziber Arzallus 2024ko mai. 29a, 09:19

Aurreko bertso bazkari bateko irudia.

Bazkaria Joseba jatetxean izango da eta bazkalostean Joanes Illarregi eta Nerea Ibarzabal arik dira kantari. Bazkarira joan nahi dutenek aurrez eman beharko dute izena erniarraitz@gmail.com helbidera mezua idatzita.

Ikasturtea bukatzeko bertso bazkaria antolatu du Erniarraitz bertsozale elkarteak ekainaren 15erako. Otordua 14:30ean izango da, Joseba jatetxean, eta Joanes Illarregi eta Nerea Ibarzabal arituko dira bazkalostean bertsotan.

Bazkaritarako izena eman beharko da aurrez, eta horretarako epea zabalik da dagoeneko. Bazkaria 38 euro ordaindu beharko da, eta izena eman nahi duenak erniarraitz@gmail.com helbidera mezua idatzi beharko du.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide