ISBren Udako Topaketak, argazkitan

Iraia Oteiza 2024ko eka. 17a, 11:30

ISBren Udako Topaketak jokatu dituzte asteburuan Azkoitian eta Azpeitian. 400 neska-mutilek parte hartu dute horietan, 34 taldetan banatuta.

ISBren Udako Topaketak jokatu dituzte asteburuan Azkoitian eta Azpeitian. 2013. urteko, 2014ko eta 2015eko 400 neska-mutilek parte hartu dute horietan, 34 taldetan banatuta. Iraurgi saskibaloi elkarteko gaztetxoez gainera, Ordizia, Easo, Zarauzko Zast, La Salle Bilbao eta Leioa klubetakoek aritu dira saskibaloian.

2013koen eta 2014koen topaketak Azpeitiko kiroldegian eta Urola Ikastolan jokatu dituzte; aldiz, 2015eko neska-mutilen saskibaloi topaketak Azkoitiko Elkargunean eta Azkoitia BHIn izan dira.

(Argazkiak: Mikel Amenabar)

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide