Munoaundiko Burdin Aroko herri harresitura bisita gidatua egiteko aukera izan dute bertaratu direnek gaur goizean. Aranzadi zientzia elkarteko kideek gidatu dute bisita eta adi entzun diete bisitariek.
Urtean zehar estalita egoten da Munoaundiko aztarnategia eta, horregatik, data berezia izan da gaurkoa arkeologia zaleentzat, indusketa lanak egiten dituzten eremua ezagutu ahal izan dutelako. Abaraxka aterpetxean elkartu dira guztiak 11:00k aldera eta orduerdi inguruko ibilaldia egin ondoren iritsi dira Munoaundira, bisitari ekiteko.