Lehiaketa

Gukak abian jarri du Euskararen Egunaren inguruko lehiaketa

Erredakzioa 2024ko abe. 3a, 12:11

Abenduaren 6a baino lehen jasotako erantzun guztien artean Susa argitaletxeak emandako 'Galbahea', 'Hetero' eta 'Aingeruak eta neskameak' liburuak zozkatu ditu Gukak.

Gaur, abenduak 3, Euskararen Nazioarteko Eguna da, eta horren harira Gukak lehiaketa jarri du abian. Hala, hedabideak irakurleek ezagutzen dituzten esaera zahar politenak jakin nahi ditu. Jasotako erantzun guztien artean Susa argitaletxeak emandako Galbahea, Hetero eta Aingeruak eta neskameak liburuak zozkatuko ditu Gukak.

Jolasean parte hartu nahi dutenek hemen egin dezakete, eta galderari erantzuteko epea abenduaren 6ko 12:00etan itxiko da.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide