Kintopeko Idien Euskadiko Txapelketako finala jokatu zuten atzo Elgoibarko Sigma probalekuan. Urteko hiru idi parerik onenak lehiatu ziren han, bi eskualdekoak eta hirugarrena bizkaitarra; hain zuzen, Belamendi errezildarrarenak, Olalde urrestildarrarenak eta Billabaso maruritarrarenak aritu ziren lehian.
Errezilgo Belamendi izan zen txapelketako irabazlea, bere idiek orotara 49 plaza osatu baitzituzten. Bigarren postua lortu zuen Urrestillako Olaldek, 48 plaza osatuta. Hirugarren saria, aldiz, Maruriko Billabasorentzat izan zen, eta bere idiek 40 plaza eta 4,35 metro egin zituzten.
(Argazkiak: Ibon Errazu)