Eguraldi eskasa ez dute oztopo izan entrenamendu saioa egiteko

Aitziber Arzallus 2025ko urt. 11a, 18:00

Berez Sandra Sevillano mendi korrikalari santurtziarrak gidatu behar zuen saioa, baina ez du etortzerik izan. Dena dela, entrenamendua berdin-berdi egin dute 07:30erako plazan ziren 30 bat emakumek. Azpeitiko plazatik abiatu, hamabost kilometro eta erdiko ibilbidea egin, eta Errezilen bukatu dute entrenamendua. Ondoren, hamaiketakoa egin dute Borondegin.  

Egunak eguraldi makurrarekin argitu duen arren, 30 bat emakume Azpeitiko plazan ziren 07:30earako, Sandra Sevillano mendi korrikalarirekin entrenamendu saioa egiteko prest. Santurtziarrak (Bizkaia) ez izan du etorri, baina saioa berdin-berdin gauzatu dute. Motxilak utzi eta Errezil aldera abiatu dira, eta 15,5 kilometroko ibilbidea osatu ostean, Errezilgo udaletxe aurrean bukatu dute saioa. Ondoren, San Martin herri eskolako aldageletan dutxa beroa hartu, eta Borondegin indarrak berreskuratzeko moduko hamaiketakoa egin dute.

Maiatzaren 10ean jokatuko duten Domusa Teknik 40 MLK mendi lasterketa prestatzeko emakumeei zuzendutako entrenamendu saioetako bat izan da gaurkoa; laugarrena, hain zuzen. Hurrengoa, martxoaren 8an egingo dute.

(Argazkiak: Alberto Beloki)

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide