Eduki babestua

El Txoko de Mikel Bermejo jatetxea aurrez egindako erreserbekin zabalduko da aurrerantzean

Erredakzioa 2025ko urt. 31a, 14:23

Erreserbekin eta 14 lagun ingurutik gorako taldeentzat bakarrik irekiko da jatetxea, eta gainera, take away zerbitzua jarriko dute abian, hau da, eramateko janaria eskatzeko aukera izango dute horrela nahi duten herritarrek.

El Txoko de Mikel jatetxeak aurreratu duenez, aurrerantzean erreserbekin eta 14 lagun ingurutik gorako taldeentzat bakarrik irekiko da. Arduradunek adierazi dutenez, ostalaritzaren mundua izaten ari den eraldaketa dela eta, lan egiteko modua aldatu behar izan dute, "gehien gustatzen zaiguna ahalik eta ondoen egiten jarraitu ahal izateko. Badakigu leku pribilegiatuan gaudela, Zumaiako Kirol Portuan, eta El Txoko de Mikel gune plurala izaten jarraitzea nahi dugu, familia, lagun eta enpresako edozein ekitaldi ospatzeko gune izatea, eta era berean, festa pribatuetarako, aurkezpenetarako eta abarretarako alokatzeko aukera ere eskaini nahi dugu".

Erabakia hartzea ez dela erraza aitortzen dute, izan ere, jakitun dira bezero asko zerbitzurik gabe gera daitezkeela, baina, era berean, argi dute, hartutako erabakiari esker, ekitaldi bakoitza pertsonalizatzeko eta bezeroaren gustura egin ahal izango dutela.

Gainera, herritarrei aukera berri bat eskainiko diete, izan ere, take away zerbitzua jarriko dute abian, hau da, eramateko janaria eskatzeko aukera izango dute horrela nahi duten bezeroek.

Amaitzeko, 25 urte hauetan izandako "adiskidetasuna eta konfiantza" eskertu nahi diete herritarrei, horietako hemeretzi Marina Berri gisa, eta azken seiak, berriz, El Txoko de Mikel bezala.

Informazio gehiago eta zehatzago nahi duten herritarrak jatetxearekin eta bertako arduradunekin jar daitezke harremanetan, eltxokodemikelbermejo@gmail.com posta elektronikora idatzita.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide