Otsailaren 8an egingo dute Domusa Teknik 40 MLKen emakumeen bosgarren entrenamendu saioa

Nerea Uranga 2025ko urt. 30a, 08:45

Gemma Arenas iazko Domusa Teknik 40 MLK probaren helmugan. (Intza Trula)

Parte hartzaileak 08:00etan aterako dira Azpeitiko igerileku aurretik, eta 20 kilometroko eta 1.100 metroko desnibeleko ibilbidea osatuko dute. Iazko Domusa Teknik 40 MLK-eko irabazlea izandako Gemma Arenas izango dute korrikalari gonbidatua. Saioan parte hartzeko izen ematea zabaldu dute.

Domusa Teknik 40 MLK mendi lasterketako antolatzaileek emakumeei zuzendutako bosgarren entrenamendu saioa antolatu dute otsailaren 8rako (zapatua). Irteera horretan Gemma Arenas izango dute korrikalari gonbidatua, iaz Domusa Teknik 40 MLK lasterketako txapelduna.

Otsailaren 8ko entrenamendu saioko parte hartzaileak 08:00etan aterako dira Azpeitiko igerilekuaren aurretik, eta 20 kilometroko eta 1.100 metroko desnibeleko ibilbidea osatuko dute.

Kontsigna zerbitzua eskainiko dute, eta igerilekuan dutxatzeko aukera izango dute parte hartzaileek. Entrenamendu saioaren ostean, hamaiketakoa egingo dute, eta Joma etxearen aldetik sorpresa izango dela aurreratu dute prestaketa saioaren antolatzaileek.

Otsailaren 8ko entrenamendu saioan parte hartzeko aurrez izena eman beharko da  honako lotura honetan.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide