Bada zer ikusi: irudia

Guka Telebista 2025ko urt. 31a, 09:00

Bada zer erreportaje sortaren bigarren denboraldiko lehendabiziko saioan, ikusmena da jorratu duten zentzumena. Horretarako, irudia hartu dute abiapuntu, eta horrek lotu ditu bi protagonistak: Iker Gozategi argazkilari oriotarra eta Xanti Rodriguez irudi sortzaile azpeitiarra.

Bada zer saioaren bigarren denboraldiko lehendabiziko atala atzo iluntzean Guka Telebistan botata, gaurtik aurrera ikusgai da taldearen webgune guztietan. Zentzumenen inguruko erreportaje sorta da Bada zer, eta saio bakoitzean zentzumen bat lantzen dute bi protagonistaren eskutik. Atzoko saioan ikusmena da jorratu duten zentzumena. Horretarako, irudia hartu dute abiapuntu, eta elementu horrek lotu ditu bi protagonistak: Iker Gozategi argazkilari oriotarra eta Xanti Rodriguez irudi sortzaile azpeitiarra.

Hurrengo atala, bi ostegun barru, 22:00etan, Guka Telebistan, eta hurrengo egunetik aurrera, Gukaren webgune guztietan.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide