'Dabilen harriari...' saioko laugarren protagonista, Miren Odriozola

Guka Telebista 2025ko api. 9a, 09:00

Dabilen harriari... elkarrizketa saioaren laugarren atala atzo iluntzean bota zuen Guka Telebistak, eta gaurtik aurrera ikusgai da Gukaren webgune guztietan. Miren Odriozola azpeitiarra da oraingoan protagonista.

Guka Telebistak atzo eman zuen Dabilen harriari... saioaren laugarren atala, Miren Odriozola protagonista zela. Azpeitiarrak bere bizipenak eta garai bateko kontuak berritu zituen kameren aurrean, eta datozen asteetan, falta diren eskualdeko beste zazpi herrietako beste horrenbeste protagonistak gauza bera egingo dute, dabilen harriari ez baitzaio goroldiorik ateratzen. Atzoko atala hemen duzue ikusgai, oso-osorik.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide