Mendietan eolikorik ez dutela nahi aldarrikatzeko elkartu dira Sañoan

Mailo Oiarzabal 2025ko api. 27a, 18:30

Herritarrak Sañoan, gaur goizean. (Sañu Bizirik)

Hirugarrenez egin dute Sañoa Eguna, Piaspe proiektu eolikoa gauzatu nahi duten eremuan.

Eguraldiaren iragarpenak lagundu ez arren, Sañoa Egunarekin bat egin dute eskualdeko hainbat herritarrek, Sañu Bizirik, Errezil Bizirik eta Oletan ere Ez! taldeek, Txillarramendi auzo elkarteak, Lagun Onak, Anaitasuna eta Agiro mendizale klubek eta Sokaitz eskalada taldeak egindako deialdiarekin bat eginez.

Mendietan eolikorik ez dutela nahi aldarrikatzeko elkartu dira, hain zuzen ere, Statkraft enpresak Piaspe proiektu eolikoa gauzatu nahi duen eremuan. Proiektu horren eta eskualdean gauzatu nahi dituzten beste batzuen gaineko informazioa jasotzeko eta partekatzeko aukera izan dute gaur goizean Sañoan elkartu direnek, baita proiektu horiek eragozteko lanean ari direnei bultzada emateko materiala erosteko ere, antolatzaileek prestatutako salda eta pintxoak dastatzeaz gain.

(Argazkia: Sañu Bizirik)

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide