Guka Telebistak atzo eman zuen Dabilen harriari... saioaren zazpigarren atala, Amaia Lasa protagonista zela. Getariarrak bere bizipenak eta garai bateko kontuak berritu zituen kameren aurrean, eta datozen asteetan, eskualdetik falta diren beste lau herrietako beste horrenbeste protagonistak gauza bera egingo dute, dabilen harriari ez baitzaio goroldiorik ateratzen. Atzoko atala hemen duzue ikusgai, oso-osorik.