Eskerrak Txillarramenditik

Txillarramendi auzo elkartea 2025ko api. 30a, 10:37

Txillarramendi auzo elkarteak joan den igandeko Sañoa Egunaren haritik argitaratu dituen esker gutuna eta laburpen bideoa dira honakoak.

Bezperako eguraldia ikusita atzera egitea zen errazena. Halere, asko izan zineten etortzera
animatu zinetenak. Hirugarren urtez ospatu da Sañoa Eguna eta aurten ere ez dira falta izan
saletxeko sutondo goxoan eginiko salda eta pintxoak, sagardoa, trikiti doinuak, jolasak zein umore ona.

Zuei denoi eskerrak eman nahi dizkizuegu borroka honetan babesten gaituzuelako; bertaratu zinetenoi, antolatze lanetan lagundu duzuenoi, edota etorri ezin izan zenuten arren bihotza hemen izan zenutenoi.

Hemen, Sañoa gainean, dugun aberastasuna bere horretan erakustea da gure nahia bertaratzeko gonbita luzatzean, hau guk adina gozatu, mirestu eta maitatzeko.

Eskerrik asko, bada, zuen babesak aurrera egiteko indarra ematen digulako, Sañoa bizirik
sentitzen dugulako, bizirik dagoelako!

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide