Urolako Komunikazio Taldea komertzial bila dabil. Publizitatean edo Marketinean diplomatua edo lizentziatuta, Merkataritza edo Marketin zikloa eginda edo Ekonomian –marketin adarrean– lizentziatuta daudenek aurkez dezakete beren burua lanpostura, eta aurrez esperientzia izatea kontuan hartuko da. Halaber, euskararen C1 maila izatea baloratuko da.
Komunikaziorako, bezeroarekiko orientaziorako eta talde kohesiorako gaitasuna izatea kontuan hartuko da, baita merkatuaren ezagutza eta ofimatika gaitasunak izatea ere.
Trukean, UKTren komertzial taldearen babesean profesionalki garatzeko aukera izango du hautatuak, eta lanaldi osoko kontratua izango du. Bere ardurak izango dira dagozkion proiektu komunikatiboen finantzaketa iturriak lortzea eta lanak antolatutako moduan gauzatzea. Zehaztasun gehiago, hemen.
Interesa dutenek uztailaren 11, ostirala, baino lehen bidali beharko dute curriculuma administrazioa@ukt.eus helbide elektronikora.