Gure mazedonia saioaren bigarren denboraldia joan den astean estreinatu zuen Guka Telebistak, eta hemen duzue bigarrebn atala oso-osorik ikusgai; hain zuzen ere, atzo gauean telebistaz botatakoa. Uda giroko saioa izanik, udarekin zerikusia duten lanbideetan aritzen direnak elkarrizketatuko ditu Mireia Galarza Bastida aurkezleak datozen asteetan, eta bigarren atalean Azpeitian izan da, hangoa baita aurtengo udako bigarren saioko protagonista. Ian Ruiz kazetaria, berriz, herritarrei galdezka ariko da.
Ez galdu Gure mazedonia; ostegunero, 22:00etan, Guka Telebistan.