'Gure mazedonia' saioaren udako hirugarren atala oso-osorik, Azkoititik

Guka Telebista 2025ko abu. 22a, 09:00

Guka Telebistak atzo gauean bota zuen uda giroko Gure mazedonia saioaren hirugarren atala. Abaraxka aterpetxean izan dira Gukako kamerak eta Mireia Galarza aurkezlea, proiektuaz arduratzen direnen lana ezagutzen. Hain zuzen, Urrategi Alberdirekin elkartu da Guka. Ian Ruiz, berriz, kalera atera da azkoitiarren opor ohiturak ezagutzeko asmoz. Ikusi atala, oso-osorik.

Gure mazedonia saioaren bigarren denboraldia duela bi aste estreinatu zuen Guka Telebistak, eta hemen duzue hirugarren atala oso-osorik ikusgai; hain zuzen ere, atzo gauean telebistaz botatakoa. Uda giroko saioa izanik, udarekin zerikusia duten lanbideetan aritzen direnak elkarrizketatuko ditu Mireia Galarza Bastida aurkezleak datozen asteetan, eta hirugarren atalean Azkoitian izan da, hangoa baita aurtengo udako hirugarren saioko protagonista. Ian Ruiz kazetaria, berriz, herritarrei galdezka ariko da.

Ez galdu Gure mazedonia; ostegunero, 22:00etan, Guka Telebistan.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide