Maria Dolores Aranbarri da 'Dabilen harriari' saioko aste honetako protagonista

Ane Olaizola eta Urtzi Oteiza 2025ko urr. 22a, 18:00

Guka Telebistak atzo gauen bota zuen Dabilen harriari saioaren bigarren denboraldiko hirugarren atala, Azkoitiko Maria Dolores Aranbarri protagonista zuela. Hemen duzue atala, oso-osorik ikusgai.  

Maria Dolores Aranbarri azkoitiarra izan da aste honetako Dabilen harriari saioaren protagonista. Guka Telebistak atzo gauen, 22:00etan, bota zuen bigarren denboraldiko hirugarren atala, eta horretan, Ipintza auzoan igaro zuen haurtzaroaz eta ondorengoez jardun zuen Aranbarrik. Makina bat lan egindakoa da Aranbarri, irin fabrikan aurrena, Donostian dendetarako enkarguak egiten gero, oinetakoak egiten ere bai eta, nola ez, etxean. 92 urterekin, oraindik burua argi du azkoitiarrak, eta ederki berritu zituen garai bateko kontuak kameren aurrean. 

Datozen asteetan ere, asteartero-asteartero, Dabilen harriari saioaren atal berriak ikusteko aukera izango dute herritarrek Guka Telebistan, 22:00etan. Asteazken arratsaldetik aurrera, berriz, Gukaren webguneetan ikusi ahal izango dira atal horiek. 

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide