Errezilgo sanmartinetarako joan-etorria egiteko Azpeitia eta Errezil artean gaueko autobus zerbitzu berezia jarri du Lurraldebusek. San Martin jaietako txupinazoa ostiralean, azaroaren 7an, 19:00etan botako dute Errezilen. Igande arratsaldera arte festetako hainbat ekitaldi antolatu dituzte.
Azaroaren 7tik 8rako goizaldean izango da autobus zerbitzu berezia: Errezildik 02:00etan eta 04:30ean irtengo du autobusak eta Azpeitira (anbulatorio aurreko geralekura) 02:15ean eta 04:45ean iritsiko da.