Sei urte igaro dira eskualdeko tokiko hedabideek bat egin zutenetik, eta urtebete Gukak eskaintza bateratua aurkeztu zuenetik, eta irakurleek proiektuaren inguruan duten iritzia ezagutu nahi du hedabide taldeak.
Gukak herritarren atxikimendua behar du proiektua mantentzeko; horregatik, bazkideen eta irakurleen iritzia garrantzitsua da taldearentzat. Hala, etorkizuneko komunikazio eskaintza zehazteko eta proiektua finkatzeko, irakurleen, ikus-entzuleen eta, oro har, herritarren iritzia ezagutu nahi du; jakin zeintzuk diren horien kontsumo joerak (papera, telebista, webguneak), zer interes dituzten, zer iritzi duten landutako gaiei emandako tratamenduaz eta abar.
Gukakideek mezu bana jasoko dute posta elektronikoz, eta horiei galdetegi bat betetzeko eskatuko zaie. Halaber, atari digitaletako nahiz sare sozialetako jarraitzaileei ere gauza bera egiteko eskatu nahi die Gukak.