Gurutze Gorriak bilera irekia egingo du etzi, Azkoitian

Andoni Elduaien 2025eko abenduaren 10a

Gurutze Gorriko anbulantzia bat, kirol proba batean. (Gurutze Gorria)

19:00etan hasita egingo dute bilera Azkoitiko Elkarguneko Oteiza aretoan. Aurtengo urtearen balantzea eta datorren urterako erronkak nahiz proposamenak aztertuko dituzte batzarrean.

Urola Erdiaren ardura duen Gurutze Gorriak bilera irekia egingo du etzi, ostirala, Azkoitiko Elkarguneko Oteiza aretoan (19:00). Aurtengo urtearen balantzea egiteaz gain, erakundearen egungo egoeraren berri emango dute batzarrean.

Batetik, urtean zehar egindako jarduerak berrikusiko dituzte, eta bestetik, datorren urtera begira Gurutze Gorriak dituen erronkak nahiz proposamenak aztertuko dituzte. Azkoitiko, Azpeitiko, Beizamako, Errezilgo eta Zestoako boluntarioei, bazkideei eta herritarrei zuzenduta egingo dute bilera. 

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide