Gabonetako oporraldian 3, 2, 1 Guka haurrentzako saioaren lau atal berri botako ditu Guka Telebistak. Gaur, asteartea, eman du horietako aurrena, eta hilaren 26an eta 30ean eta urtarrilaren 2an emango ditu beste hirurak. Kozinatzea, eskulanak egitea, magia trikimailuak ikustea eta ipuinak entzutea gustuko badituzue, ez galdu aukera.