LAN ESKAINTZA

Kazetari bila dabil Guka

Julene Frantzesena 2026ko otsailaren 3a

UKTren Zarauzko bulegoa.

Komunikazio Zientzietan, Ikus-entzunezkoetan edo Giza Zientzietan lizentziatuek eta euskararen C1 maila egiaztatu dezaketenek dute beren burua lanpostura aurkezteko aukera. Interesa dutenek otsailaren 15a baino lehen bidali beharko dute curriculuma administrazioa@ukt.eus helbide elektronikora.

Urolako Komunikazio Taldea (UKT) Gukarako kazetari baten bila dabil. Komunikazio Zientziak, Ikus-entzunezko Komunikazioa edo Giza Zientziak ikasketak eginda eta euskararen C1 maila egiaztatuta izan beharko dute lanpostu horretara aurkeztu nahi duten herritarrek.

Halaber, sektorean urtebeteko esperientzia izatea ere kontuan hartuko da kontratazioa gauzatzerakoan. Horrez gain, kazetari sena, sormena nahiz komunikatzeko, taldean aritzeko eta euskarri desberdinetara moldatzeko gaitasunak izatea eskatuko zaie hautagaiei.

Trukean, UKTren erredakzio taldearen babesean profesionalki garatzeko aukera izango du hautatutako pertsonak. Lanaldi osoko kontratua izango du, eta soldata lehiakorra, sektoreko batez bestekoa kontuan izanik.

Interesa dutenek otsailaren 15a, igandea, baino lehen bidali beharko dute curriculuma administrazioa@ukt.eus helbide elektronikora.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide