Eduki babestua

Ikastetxeak ingurune seguruak direla bermatzeko lanean ari dira

Erredakzioa 2026ko martxoaren 10a

Egoera baten berri izan bezain pronto lehen babes neurriak hartzen dira, ikastetxetik bertatik abiatuta. Horretarako, ikastetxeetan BAT taldea eratuta dago. Talde horren eginkizun nagusia da ahalik eta arinen esku hartzea eta ikaslea babestea.

Ikastetxea ikasteko lekua da, baina baita hazteko eta norbera eraikitzeko espazioa ere: harremanak egiteko, konfiantza hartzeko, norbere burua seguru sentitzeko, eta egunerokoan besteekin bizitzen ikasteko. Horregatik, ongizatea eta segurtasuna funtsezkoak dira hezkuntza-prozesuan.

Irainak, isekak, indarkeria fisiko edo psikologikoa… eskola jazarpena gure gizartean oraindik presente dagoen errealitatea da. Horrelako egoeretan, hezkuntza komunitate osoaren erantzukizuna da erantzutea eta babesa eskaintzea. Jazarpenari ez ezik, jokabide suizidari, indarkeria matxistari edo trans ikasleen babesari lotutako protokoloak ere aktibo daude, egoera bakoitzari behar duen arreta emateko.

Egoera baten berri izan bezain pronto lehen babes neurriak hartzen dira, ikastetxetik bertatik abiatuta. Horretarako, ikastetxeetan BAT taldea eratuta dago. Talde horren eginkizun nagusia da ahalik eta arinen esku hartzea eta ikaslea babestea. Lehen unetik jarduten dute, bazterketa edo indarkeria jasan duenari segurtasuna emateko, eta aldi berean ikastetxe osoan giroa zaintzeko eta harremanak berrezartzeko.

Entzutea, babestea, esku hartzea eta laguntzea dira oinarriak. Prozesua arretaz kudeatzen da, eta behar denean Hezkuntza Ikuskaritzaren eta Laguntza Zerbitzuen aholkularitza jasotzen da, erantzuna egokia izan dadin. Euskadiko hezkuntza-sistema publikoan, halako egoeretan sareko koordinazioa funtsezkoa da, ikastetxeek laguntza eta jarraipen egokia izan dezaten.

Egoerak hala eskatzen badu, ikastetxetik kanpoko zerbitzuekin ere koordinatzen da lana: gizarte eta osasun zerbitzuekin, eta beharrezkoa denean, segurtasun indarrekin ere bai. Helburua beti da ikaslea babestea eta arriskua murriztea.

Halako egoeretan, gardentasuna eta konfidentzialtasuna uztartzea funtsezkoa da. Familiek informazioa eta jarraipena jasotzen dute prozesu osoan zehar, konfiantza giroa zainduz.

Prebentzioa eguneroko lanaren parte da. Bizikidetza lantzea, errespetua sustatzea eta desberdintasunari balioa ematea ezinbestekoak dira indarkeriarik gabeko inguruneak eraikitzeko. Ikasleen ongizatea da ardatza, eta zantzu bat agertzen denean, erantzuna koordinatua eta arduratsua da.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide