Etzi, hilak 29an eta martxoko azken igandearen goizaldean, sartuko da indarrean udako ordutegia. Erlojuek 02:00ak markatzen dituztenean, 03:00etara doitu beharko dira ordulariak, eta horrenbestez, ordubete gutxiago izango du larunbatetik iganderako gauak.
Urriaren 25ean egokitu beharko da berriro ordua oraingora; izan ere, orduan sartuko da berriro neguko ordutegia. Bien bitartean, gaur egun baino beranduago argituko du egunak goizean, baina ilundu ere ordubete geroago egingo du.