Urola Erdiko sei udalek –Azkoitia, Azpeitia, Beizama, Errezil, Zestoa eta Aizarnazabal–, Iraurgi Berritzen bailarako garapen agentziak eta Lapatx zabortegia zena eta haren eremuko zerbitzu berriak kudeatzen dituen Laien sozietate publikoak Urola Erdia ispiluaren aurrean kanpaina jarri zuten martxan iazko urte amaieran, eta azken hilabeteetan hainbat ekintza egin ondoren, orain beste urrats bat egin du: horren barruan, hitzaldi zikloa antolatu dute datozen asteetarako. Urola Erdiko herritarrek mugikortasunari, energiari eta lurralde-antolamenduari buruz hausnar dezaten, hitzaldi zikloa antolatu dute.
Apirilaren 14tik 28ra bitartean, solasaldi bana izango da Azkoitian, Azpeitian eta Zestoan. Lehenengo saioan, Kaleak pertsonentzat ala autoentzat? Elkarbizitza orekatuago baten bila ideiari tiraka arituko dira solasean Azkoitian; bigarrena, berriz, Zestoan izango da apirilaren 21ean, eta Energia subiranotasuna lor daiteke? Energia-sorkuntzari, lurraldeari eta etorkizunari buruz hausnartu dezagun gaia landuko dute; azkenik, apirilaren 28an Azpeitiko honako saio honek itxiko du egitaraua: Zer energia eredu nahi du Azpeitiak?
Horrenbestez, energia ereduaz eta subiranotasunaz zein mugikortasunaz hitz egiteko tartea hartuko dute mahai inguru formatuan gaiari lotutako hainbat adituk, eta antolatzaileen esanetan, "askotariko ikuspegiak" ezagutzeko eta iritziak partekatzeko aukera izango da solasaldietan. Era berean, ondoren herriz herri egingo diren lan saio parte hartzaileen "abiapuntu" izango dira hitzaldi horiek. Saio horietan, hain zuzen, herritarrek aukera izango dute eskualdeko eta herrietako egoera aztertzeko, proposamenak lantzeko eta lehentasunak adosteko.
Antolatzaileek azpimarratu dute zikloa Urola Erdiko herri guztietako biztanleei zuzenduta dagoela, hitzaldiak Azkoitian, Azpeitian eta Zestoan egingo diren arren. Hain zuzen ere, Beizama, Aizarnazabal eta Errezil gisako herri txikietako "errealitatea eta ekarpena" ere kontuan hartu nahi dituzte haiek, eskualde osoari begirako ikuspegia lantzeko. Hori hala, herritar guztiak gonbidatu dituzte hitzaldi horietan parte hartzera, antolatzaileen ustez, "elkarrizketa irekia eta askotariko ikuspegiak" uztartzea "ezinbestekoa" delako "etorkizun jasangarriago eta bidezkoagoa" eraikitzeko.
Hona hemen hitzaldi zikloaren egitaraua:
- Apirilak 14, asteartea: Kaleak pertsonentzat ala autoentzat? Elkarbizitza orekatuago baten bila.
18:30ean, Azkoitiko Elkargunean.
"2024an 11.992 pertsona bizi ziren Azkoitian, eta 7.482 auto zeuden. Oinezkoentzat lehentasunezko kale bakarra Kale Nagusia da. Aldiz, azken urteotan kale horretan gertatu dira oinezkoen harrapaketa-istripuak. Kaleetan autoek izan behar al dute nagusitasuna? Posible al da elkarbizitza-eredu orekatuago bat?".
-
- Hizlariak:
- Ander Gortazar, EHUko hirigintza irakaslea eta RAZ bulegoaren sortzailea.
- Ibon Rosales, Lasarteko udal-arkitektoa eta udal mugikortasun-politiketan eskarmentua duen profesionala.
- Diego Gomez, geografoa eta INTRAko kidea, mugikortasun-azterketetan aditua.
- Moderatzailea:
- Andoni Elduaien, Gukako kazetaria.
- Andoni Elduaien, Gukako kazetaria.
- Hizlariak:
- Apirila 21, asteartea: Energia subiranotasuna lor daiteke? Energia-sorkuntzari, lurraldeari eta etorkizunari buruz hausnartu dezagun.
18:30ean, Zestoako Kultur Etxean.
"Urola Erdian industria-sektoreak pisu handia du: Balio Erantsi Gordinaren erdia sortzen du. Horrek, ordea, petrolioaren eratorrien kontsumo handia ere badakar. Motorizazio-indizea ere altua da eskualdean, eta Zestoan, zehazki, bereziki handia da: 2023an, 877,2 ibilgailu zeuden 1.000 biztanleko.
Deskarbonizazioari heltzea premiazkoa da, baina nola egin daiteke? Energia berriztagarrien bidez? Gutxiago kontsumituz? Eta nork erabakitzen du zer eta non ekoitzi? Herritarrok badugu zer esanik? Zeren arabera hartzen dira erabaki horiek?".
-
- Hizlariak:
- Itxaro Latasa, Lurralde-antolamenduan, jasangarritasunarekin lotutako planifikazioan aditua.
- Leire Urkidi Azkarraga, Lurralde ikasketetan eta trantsizio ekosozialean ikertzailea.
- Moderatzailea:
- Jon Artano, kazetaritzan trebatua eta gizarte nahiz ingurumen gaien dibulgazioan aritua.
- Jon Artano, kazetaritzan trebatua eta gizarte nahiz ingurumen gaien dibulgazioan aritua.
- Hizlariak:
- Apirila 28, asteartea: Zer energia-eredu nahi du Azpeitiak?
18:30ean, Azpeitiko Basazabal jauregian.
"Industria handien itxierak eragin zuzena izan du Azpeitiko berotegi-efektuko gasen (BEG) isurketetan. Aurreko hamarkadarekin alderatuta, behera egin dute. Gaur egun, garraio-sektorea da isurle nagusia (%56). Hala ere, neutraltasun klimatikoa lortzeko, hamarkada honetan isurpenak %40 eta %45 artean murriztu beharko lirateke. Horretarako, ahaleginak alor askotan egin beharko dira. Gaur egun, energia berriztagarrien bidez udalerriko kontsumo energetiko osoaren %0,69 estaltzen da".
-
- Hizlariak:
- Markel Peñalba, Mondragon Unibertsitateko irakaslea eta Ikerbasque irakaslea, energia berriztagarrien arloko ikertzailea.
- Alazne Arruti Bengoetxea, Sorkuntza taldeko ingeniaria Goiener taldean.
- Moderatzailea:
- Oihana Elduaien, Berriako kazetaria.