Ibarbi sagarraren loraldia bisita gidatua eskaini zuen atzo goizean Azpeitiko Ekoetxeak Errezilen. San Martin parrokia ataritik abiatuta, "loratze puntu gorenean" dauden zuhaitzen artean ibiltzeko aukera izan zuten ibilaldian parte hartu zutenek. Eta bisita amaitzeko, Errezil bertako produktuekin hamaiketakoa ere egin zuten, Ibarbi Errezil sagar kooperatibaren eskutik.
Urola Turismoaren bisita gidatuen aurtengo eskaintzaren lehen hitzordua ere izan zen atzokoa. Gaur, gaztelaniaz eta Iraurgi Berritzenen eskutik egingo dute ibilbide bera.