Azpeitia eta Errezil arteko GI-2634 errepidean auto istripua izan da gaur, asteartea, 05:45 aldera. Bi autok aurrez aurre jo dute eta hiru pertsona zaurituta Zumarragako Ospitalera eraman dituzte.
Tarte batean, auto istripuaren ondorioz errepidea itxita egon da; 07:45 alderako baina, bidea ireki dute Ertzaintzak GUkari adierazi dionez; hala ere, bidea garbitzeko lanekin jarraitzen dute.