Domusa Teknik 40 MLK lasterketa dela eta, Bidania-Goiaztik Errezil aldera doan GI-2634 errepidean noranzko horretako erreia itxiko dute 9:00etatik 11:30era bitartean. Zehazki, 8,500 eta 11,000 kilometro puntuen arteko goranzko erreia itxiko dute Gipuzkoako errepide sailak eta Eusko Jaurlaritzako Trafiko Zuzendaritzak horretarako baimena eman ondotik. Lasterketaren antolatzaileek adierazi dutenez, Bidania-Goiaztik Errezil aldera Urrakitik igarotzen den GI-3740 errepidetik joan beharko da ordu tarte horretan.
Probaren antolatzaileen arabera, lasterketaren ondorioz zenbait errepidetan izan daitezkeen arazoak gutxitzeko asmoz hartu dute errepide zati hori ixtearen erabakia.