Egunean Behinen 21. denboraldiko bosgarren astea igarota, Tokikom Ligako sailkapen orokorreko hirugarren lekuan dago Gukaren taldea, iragan asteko leku berean. Euskarazko tokiko hedabideen arteko lehia du berezitasun abian den denboraldiak. Lehia horretan hamar hedabide ari dira parte hartzen, eta tartean da Guka. Sailkapen orokorrean ez ezik, asteko sailkapenean ere hirugarren egin du Gukak.
Lehia horretatik aparte, Gukak bere taldeko kideen artean hainbat sari banatuko ditu Egunean Behinen 21. denboraldiak irauten duen 11 asteetan. Hain zuzen ere, astero sari bana zozkatuko du taldeko parte hartzaileen artean, eta denboraldiaren bukaeran lehiakiderik onenak ere jasoko du saria. Bosgarren asteko Gukaren sariduna Agurtzane Berasategi azkoitiarra da. Saritzat Gukaren urtebeteko harpidetza digitala eta produktu sorta bat jasoko ditu.
Hona hemen, bosgarren astearen ostean, nola gelditu den hedabideen sailkapena: