Gukak sari bereziak jarri ditu martxan maiatzaren 18tik ekainaren 18ra bitartean Gukan bazkide egiten diren Gukakide berrientzat.
Hain zuzen ere, Gukan bazkide egiten ziren pertsona guztien artean bi lagunentzako Iratiko Kabiak-en bi gau igarotzeko egonaldia gosariarekin izan da sarietako bat, eta Libe Urtzelai izan da Gukakide berri saritua.
Eta bestalde, Orio Gukak bere zozketa berezia izan du: Balearen egunaren harira sortutako Dabilen Harriari saio berezirako Udane Juaristik sortutako koadro originala zozkatu du Gukak azken hilabetean Orio Gukan bazkidetu diren Gukakide berrien artean. Koadroaren irabazlea, Jon Beldarrain izan da.
Egungo erronkei aurre egin ahal izateko eta informazioa profesionaltasunez helarazteko, herritarren eta eragileen babesa eta atxikimendua behar-beharrezkoak ditu Gukak. Komunitate zabala eraikitzen jarraitu nahi dugu, euskararen normalizazioaren bidean gure alea jarriz eta herrigintza sustatuz ahal dugun neurrian. Horretarako, herritarrak bidelagun izanik, ahalik eta Gukakide gehien lortu nahi ditu Gukak.