Atzoko egunez, uztailak 12, Gukakide taldea beraien senideekin Mutrikura gerturatu zen amoniteei buruz ikastera, eta ondoren, flysch beltza bezala ezagutzen den gunea ezagutu zuten itsasontziz. Nautilus, flyscheko fosilak bisita gidatuan, nautilusak ikusteko aukera izan zuten, besteak beste. Ondoren, fosil horiek jaso ziren eremuko tartea itsasontziz ikusi ahal izan zuten.
Gukakide izateak dituen abantailei esker, bazkideek doan gozatu ahal izan zuten irteeraz. Giro bikainean igaro zuten goiza; herri komunitatea saretzeko eta gure itsasertzeko altxorrak modu berezian balioesteko aukera polita izan zen.