Gukakide

Mutrikuko itsas labarren sekretuak ezagutu dituzte Gukakideek modu berezian

Erredakzioa 2026ko uztailaren 17a

Kostaldeko altxorrik handienetako bat gertutik ezagutzeko aukera izan zuten dozenaka Gukakidek pasa den igandean, uztailak 12. Mutrikun elkartu zen taldea, senide eta lagunez inguratuta, Geoparkeak eskaintzen duen Nautilus, flyscheko fosilak bisita gidatuaz gozatzeko.

Eguneko unerik berezienetako bat itsasoan bizi izan zuten. Amoniteen bilduma bikaina ikusi eta haien historia ikasi ondoren, itsasontzia hartu eta Saturraran inguruko flysch beltza uretatik miretsi zuten bertaratutakoek. Fosilak jaso ziren eremua beste ikuspuntu batetik ikusteko aukera paregabea izan zen.

Irteera doakoa izan zen bazkideentzat, Gukakide izateak dituen abantailei esker. Goiz pasa ederra, giro bikainean; itsasertzeko txokoak balioesteko ez ezik, herri komunitatea saretzeko eta elkarrekin gozatzeko balio izan zuen hitzorduak.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide