GUKAKIDE

Balentziaga museora bisita gidatua Gukakideentzat

Erredakzioa

Gukakideek doako beste esperientzia batez gozatzeko aukera izango dute irailean, Gukako bazkide izatearen abantailak baliatuta. Hain zuzen ere, irailaren 26an, Getarian dagoen Balentziaga museora bisita gidatua egiteko aukera paregabea izango dute.

Eskaintza guztiz doakoa da Gukako bazkideentzat. Kide bakoitzak bere etxekoekin joateko aukera izango du, baina ahalik eta Gukakide gehienei lekua egiteko, mesedez, etxekoen pertsona kopurua errespetatzea eskatzen da.

Xehetasunak:

  • Eguna: irailak 26
  • Ordua: 12:00
  • Lekua: Balentziaga museoa, Getaria
  • Prezioa: bazkideentzat doan

Izen ematea:

Parte hartu nahi dutenek beheko galdetegia bete beharko dute. Izena emateko azken eguna irailaren 20a izango da.

Leku kopurua mugatua denez, lekuak baino jende gehiagok izena emanez gero, zozketa egingo da. Ondoren, Guka jarriko da irabazleekin harremanetan.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide