Zabaldu dute Azpeitia eta Urraki arteko errepidea

Ihintza Elustondo

Potzumentako bordetako baten alboan ertzainen autoak. (Utzitakoa)

GI-3740 errepidea itxita egon da 15:00 ingurutik 16:00 aldera arte, Potzumenta parean. Gukak jakin ahal izan duenez, hilaren 1eko hilketa argitzeko ikerketekin zerikusia izan dezake errepide mozketak.

Azpeititik Urrakira joateko errepidea –GI-3740– itxita egon da 15:00 ingurutik 16:00 aldera arte, Potzumenta parean. Ertzaintzak hedabide honi baieztatu dio bidea itxi dutela ibilgailuentzat, baina ez dela istripurik gertatu, eta ez du argitu zein izan den errepide mozketaren arrazoia. Dena den, Gukak jakin ahal izan duenez, hilaren 1eko hilketa argitzeko ikerketekin zerikusia izan dezake errepide mozketak. 

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide