Inguruko txokoak eta jarduerak ikasteko aukera eman du beste behin Gukak, Getarian jaiotako eta mundu guztian ezaguna den Kristobal Balentziaga diseinatzailearen bizitza eta lanak ezagutzeko aukera izan baitute Gukakideek. Komunikazio taldeak Balentziaga museoarekin eginiko elkarlanari esker gauzatu zuen bisita gidatua larunbat goizean, eta asko eta asko izan ziren harako izena eman zutenak; azkenean, zozketa eginda, 20 lagunera mugatu behar izan zen saioa, eta bazkideek doako bisitaz gozatzeko aukera izan zuten, historia, diseinua, joskintza eta Getaria uztartuz.