Espainiako Gorteetarako bozak (2026)

Espainiako Gorteetarako hauteskundeetarako posta bidezko botoa eskatzeko epea ireki da

Nerea Uranga

Posta bidezko botoa ematen. (Erran.eus)

Azaroaren 29ko Espainiako Gorteetarako hauteskundeetarako posta bidezko botoa eskatzeko epea azaroaren 19ra artekoa izango da, eta azaroaren 25era arte eman ahalko da botoa posta bidez.

Pedro Sanchez Espainiako presidenteak atzo iragarri zuen Espainiako Gorteetarako bozak aurreratuko zituela: azaroaren 29an izango dira. Gaur, urriak 6, Espainiako Aldizkari Ofizialean argitaratuko dute bozetara deitzeko eta Gorteak desegiteko errege dekretua. Era berean hauteskunde horietako posta bidezko botoa eskatzeko epea hasi da, eta azaroaren 19ra arte egin ahal izango da eskaera. Posta bidezko botoaren eskaera egiteko bideak bi dira: Internetez Correosen webgunearen bitartez edota Correosen edozein bulegotara joanda.

Correosek Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako Hautesle Erroldaren Bulegoaren lurralde ordezkaritzetara eramango ditu jasotako eskariak, eta posta bidezko botoa eman ahal izateko beharrezko dokumentazioa azaroaren 9tik aurera bidaliko diete eskaera egin duten herritarrei. Posta bidez botoa azaroaren 25era bitartean eman ahal izango da.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide