GUKAKIDE

'Zu ere pilotari' esperientziaz gozatzeko aukera izango dute Gukakideek

Erredakzioa

Gukakideek doako beste esperientzia batez gozatzeko aukera izango dute azaroan, Gukako bazkide izatearen abantailak baliatuta. Hain zuzen ere, azaroaren 14an, Urola Turismoren eskutik Azkoitian egingo duten 'Zu ere pilotari' bisita gidatua egiteko aukera paregabea izango dute. Bisitan pilotaren historia gertutik ezagutzeko aukera izateaz gain, bertaratzen direnek pilotariaren azalean jartzeko aukera izango dute.

Eskaintza guztiz doakoa da Gukako bazkideentzat. Kide bakoitzak bere etxekoekin joateko aukera izango du, baina ahalik eta Gukakide gehieni lekua egiteko, mesedez, etxekoen pertsona kopurua errespetatzea eskatzen da.

 Xehetasunak:

  • Eguna: azaroak 14.
  • Ordua: 10:00.
  • Lekua: Azkoitia.
  • Prezioa: bazkideentzat doan.

Izen-ematea:

Parte hartu nahi dutenek beheko galdetegia bete beharko dute. Izena emateko azken eguna azaroaren 8a izango da.

Leku kopurua mugatua denez, lekuak baino jende gehiagok izena emanez gero, zozketa egingo du Gukak. Ondoren, Guka jarriko da irabazleekin harremanetan.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide