Igande goizaldean egingo da neguko ordu aldaketa

Nerea Uranga

Ordularia.

Neguko ordutegira egokituko dira erlojuak urriaren 25an, urriko azken igandean. 03:00etan 02:00ak izango dira. Beraz, igandetik aurrera egunak lehenago argituko du, eta arratsaldean ilundu ere lehenago egingo du.

Igande goizaldean ordua aldatuko da, udako ordutegia utzi eta neguko ordutegira moldatzeko. Horrenbestez, igandean, urriak 25 eta hileko azken igandea, ordubete atzeratu beharko dira erlojuak goizaldean; 03:00etan 02:00ak izango dira.

Ondorioz, ordubete gehiago izango du igande goizaldeak. Igandetik aurrera, beraz, egunak lehenago argituko du, eta arratsaldeak motzagoak izango dira lehenago ilunduko duelako.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide