Irudhitzen lehiaketako irudi irabazlea aukeratuta, astelehenean hasiko da testuen atala

Erredakzioa

Iñigo Olartek irabazi du argazkien ataleko lehiaketa, eta, astelehenean, testuen atala jarriko du abian Gukak. Azaroaren 8an itxiko da testuen atalean parte hartzeko epea, eta irabazleak 200 euroko saria eskuratuko du

Iñigo Olartek irabazi du X. Irudhitzen lehiaketaren argazkien atala. Horrenbestez, hark jasoko du 200 euroko diru saria Miriam Quintana Arte eta Diseinu eskolako arduradunak, Nerea Arakistain Kulturaz kultur kooperatibako komunikazio teknikariak eta Oier Arregi Gukako ikus-entzunezkoen arduradunak hala erabakita. 2027ko Irudhitzen egutegia osatzeko, argazki irabazleaz gain, beste 11 irudi aukeratu ditu epaimahaiak. Horrenbestez, Gukaren egutegia Iñigo Olarte, Maijo Urkizu, Maier Gisasola, Roman Gurrutxaga, Jon Aizpuru, Elixabet Egiguren, Juan Carlos del Pozo eta Jexus Artola argazkilarien argazkiek osatuko dute.

Jarri hitzak irudiei

Irudien lehiaketa itxita, astelehenean martxan jarriko du Gukak testu laburren lehiaketa. Bigarren atal honetako parte hartzaileek aukeratutako hamabi argazkiei hitzak jarri beharko dizkiete, eta horretarako epea astelehenean zabalduko da, eta azaroaren 8an itxi. Hamabi testu hautatuko ditu epaimahaiak, eta horietako bat izango da testu irabazlea; haren egileak 200 euroko saria eskuratuko du.

Honako hauek dira testu lehiaketaren oinarriak:
  • Pertsona bakoitzak gehienez bost irudiri jarri ahal dizkio hitzak.
  • Argazkia oinarri, norberak erabakiko du zertaz idatzi: argazkiaz, horren gainean egindako hausnarketaz, irudiak eragiten dionaz, sentiarazten dionaz, horren inguruan pentsatzen duenaz...
  • Gehienez 100 hitzeko testuak izan behar dute.
  • Aipatu egin behar da zein argazkiri jarri zaizkion hitzak.
  • Lehiaketan parte hartzen duten eta aukeratuak diren testuak 2027ko Irudhitzen egutegian, webgune eta kanal desberdinetan, zabalduko dira.
  • Lehiaketan parte hartzeak oinarriak onartzea dakar berarekin.
  • Azaroaren 8a izango da testuak bidaltzeko azken eguna. Honako helbidera bidali behar dira testuak: komunikazioa@ukt.eus.

Egutegia osatuko duten argazkiak

Honako argazki hauek osatuko dute Gukaren 2027ko Irudhitzen egutegia:

1. Iñigo Olarte (Argazki irabazlea)

 

2. Jexus Artola

 

3. Jexus Artola

 

4. Jon Aizpuru

 

5. Maijo Urkizu

 

6. Elixabet Egiguren

 

7. Jon Aizpuru

 

8. Juan Carlos del Pozo

 

9. Maier Gisasola

 

10. Xabi Arozena

 

11. Maijo Urkizu

 

12. Roman Gurrutxaga

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide