Santu Guztien Eguna da azaroaren 1a, eta egunotan ohi baino trafiko handiagoa egongo denez, udalak azaldu du hilerrirako bidea noranzko bakarrean egongo dela irekita gaurtik aurrera.
Gaurtik igandera, bi egunak barne, Txaribarko Errebaletik hilerrirako bidea hara igotzeko noranzkoan bakarrik egongo da zabalik. Hilerritik herrigunera jaisteko, berriz, erabiltzaileek Etxe Alai kaleko bidea erabili beharko dute. Nolanahi ere, Etxe Alaitik hilerrira joateko bidea bi noranzkoetan izango da zabalik.
Udalak azaldu duenez, hilerrira joaten den jendearentzat komun bat jarriko dute bihar, ostirala.