'Bizi On!' saioaren bigarren denboraldia, bihartik aurrera Gukan

Erredakzioa

Arauntza eta YK Riders taldeko kideak. (Guka)

Kirola eta osasuna uztartzen dituen Bizi On! saioaren bigarren denboraldia bihartik aurrera ikusgai izango da Guka Telebistan eta Gukaren webguneetan. Datozen sei astearteetan, atal berri bana ikusgai izango da, 19:00etan. 

Kirola eta osasuna uztartzen dituen Bizi On! saioaren bigarren denboraldia hastear da. Bihar ,19:00etan, Guka Telebistan eta Gukaren webguneetan ikusgai izango da Gukak, Goienak, GITBk eta 28 Kanalak elkarlanean ekoitzi duten saioaren bigarren denboraldiko lehen atala, eta aurrerantzean, sei astez, asteartero botako dute atal berri bat. Biharko atalean, besteak, Arauntza eta YK Riders taldeko kideak eta Aitor Oteiza fisioterapeuta azkoitiarra izango dira protagonistak. 

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide