Urola Komunikazio Taldeko langileen gehiengoak bat egin dute etxebizitza eskubidearen alde biharko deituta dagoen greba orokorrarekin. Hori dela eta, bihar ez da Guka egunkariaren papereko ediziorik izango. Gainera, bihar webguneetan grebaren berri baino ez du emango bihar Gukak. Ondorioz, grebaz gaindiko gaiak datozen egunetan landuko ditu bere euskarrietan hedabideak.