Fenando Morillok jaso du Euskadi Saria

Uztarria.eus 2003ko aza. 19a, 16:47

Atzo, Azaroak 18, egin zen Euskadi Literatura Sarien banaketa Gasteizen. Gazteen arloan Fernando Morillo, idazle azpeitiarrak irabazi zuen Euskadi Literatura Saria. Saria jaso ostean honako adierazpen hauek egin zituen: "Saria oparia da niretzat. Idazlearen lana bakarlan handia da. Hasiera batean kuxkuxeatu eta bizi behar du, eta, idatzi ondotik, hirugarren atala halako ekitaldi handiak dira, ezustean harrapatzen gaituztenak, ez gaudelako ohituta. Gazteak dira neure obretako protagonistak. Gazteak badu lilurarako ahalmena, adinak aurrera egin ahala itzaltzen duena. Arazoak konpontzeko gai izan beharko genuke gazte garaiko begirada horri eusteko". Informazio gehiago

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide