Antzibarrena poligono industriala eta Urrestillako errepidearen arteko zubia jarri dute

Uztarria.eus 2003ko abe. 17a, 16:07

Landetako Antzibarrena poligono industriala eta Urrestillako errepidea konektatuko dituen zubia jarri dute. Laster amaituko dituzte zubiko lanak. Horrela, Landetako poligonora zuzenean sar daitezke Urrestilla aldetik datozen ibilgailuak. Orain arte, Landetatik Urraki aldera doan errepidetik bakarrik sar zitekeen poligono industrialera. Zubia, Antzibarrenako enpresek ordainduko dute.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide