Mikel Labaka futbolari azpeitiarra protagonista da egun hauetan. Batetik, laster sinatuko du Realeko lehen taldearekin bi urteko kontratua; denboraldi hau Realak Murtzia Hirian utzita egin du. Bestetik, larunbatean bukatu zen Espainiako Bigarren A Mailako Liga, eta Labakak berak sartu zuen Murtzia Hiriari salbazioa eman zion garaipeneko lehen gola; 2-0 irabazi zuten Algecirasen kontra. Zentrala da azpeitiarra eta bi gol sartu ditu denboraldi honetan.