Lorea Agirre kazetari eta idazle beasaindarrak euskalgintzaren azkeneko urteetako historiari buruzko hitzaldia eman zuen ekainaren 4an MIDASen batzar nagusian. Hainbat gogoetez gain, informazioa eta datuak ere eman zituen. Uztarriak Agirreren hitzaldia lortu du, berari esker, eta daukan interesagatik webgunean jarri dugu. Orain, albiste honetan lotura eginda, baita Euskara-Dokumentazioa atalean ere. Informazio gehiago