1992an, urriaren 1ean, honako elkarrizketa laburra baina erabakigarria izan zuten Josu Bereziartua eta Joxe Urbieta 'Takolo'-k (Everesteko beheko kanpamenduan): "Joxe! Hego tontorrean natxiok. Hau oso ondo zegok eta indartsu sentitzen nauk" eta Takolok erantzun: "Segi aurrera orduan, eguraldi ona zegok eta". 40 minutu beranduago Bereziartua Everesteko gailurrera iritsi zen (8.848 metro, munduko altuena). "Everestek bere tontorrera iristeko eta hemen gainetik ikusten dena sentitzeko aukera eman dit. Hau ezin da kontatu, nirea da bakarrik", zioen iritsi zenean. Argazkian tontorrean ageri da. Informazio gehiago