Atzo (osteguna) egin zen Errezilgo jatetxe batean Labaka Taldieren aurkezpena. Jendez lepo zegoen jangela, 150 lagun bildu zirelako. Haien artean, Realeko taldekide batzuk (Igor Jauregi, Igor Gabilondo, Gari Uranga eta Mikel Aranburu), Mikel Labakaren beraren jokalari ohi lagunak, koadrilakoak, herriko beste lagunak... Ekitaldi polita izan zen: aurreskua (Labakaren neska-lagunaren ahizpa Miriamek dantzatua), bertsoak (Josu eta Xabier Azpillaga lehengusuek), Labakari buruzko bideoa, marrazkia... Argazkian, Miriam eta Labaka.